Bilboko Udalak bisitan datozanei zein bertakoei zuzendutako gidea kaleratu dau. Bi hilerik behin argitaratuko dabe eta ganera urtean zehar hiru edizino berezi kaleratuko dabez. Udan, Aste Santuetan eta Gabonetan izango dira. Orain kaleratu dabena udakoa berezia izan da.
Turismo bulegoetan eta beste uriburu batzuetan be jarriko dabez gidak. Euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez kaleratu dabez.