Sei urtetik hamazazpi urtera bitarteko Txernobilgo 222 ume dagoz Euskal Herrian. Joan dan astean heldu ziran eta uda berton igaroko dabe. 41 lehenengoz etorri dira. Txernobil alkarteko kideak Nerea Albisuk esan deuskunez Txernobiletik datozan umeak oso ahul dagoz. Kutsatutako ingurune baten bizi diralako eta pobrezian bizi diralako.