Ikuspegik ondorio hori atara dau egindako azken asterlanean, aurreko urteetan baino toleranteagoak gareala kanpotik etorritakoekin. Honek zerikusia dauka ekonomiaren egoereagaz be, zenbat eta hobea izan hobeto onartzen dogulako kanpoko jentea. Lan honen arabera, geure kulturea gehiago eurenganatu beharko leukiela uste dogu eta hartzen dituen dirulaguntzek arduratzen gaitue gehien.