Ortuariak edo frutea emonda, alkartasunean sakontzeko aukerea emongo dau aurton be Gamiz Fikako udalak. Bigarren urtez "ortu solidarioak" ekimena egingo dabe, hau da, etxean ortuariak edo frutea soberan daukanak emoteko aukerea eukiko dau. Soberan dagozan ortuariak eta frutea Uribe Butroi eskualdean beharrizana daben familien artean banatuko dira. Gamiz Fikako udala arduratuko da batzeaz, zehaztutako egun eta orduetan. Nahi dauenak hartu leike parte ekimenean.