Fibrosi kistikoa gorputz osoan kalte egiten dauen gaisotasuna da, herentziaz hartzen dana kasu askotan. Apurkako ezintasuna eragiten dau, eta heriotza goiztiarra be bai. Arnasa alkartea gaisotasun hori daukienei eta euren familiei laguntzen ahaleginten da, gizartean sentsibilizazino lana egiteaz gain. Garagarrilean Ondarroan egin dabe ekimen berezia, eta Bizipoza jaialdian be hartuko dabe parte. Usurbilen egingo da irailaren 25ean.