SOS arrazakeriak kaleko saltzaileak ez kriminalizatzeko eskatu dau. Mbolo Moy Doole, Bilboko konpartsak eta Ongi Etorri errefuxiatuak alkarteekaz batera egin dabe kanpainea. Udaltzainak indarrez Areatzan sartu eta saltzaileekaz izandako istiluak gogora ekarri dabez, eta identifikatu ebezen hiru pertsonetako batek epaiketa izango dauala nabarmendu.