Chichinabo Cabaret da aurtongo 6. pabilioiaren apostua. 2015ean izandako arrakastaren ondoren bueltan dira eszenatokira. Antzerki, musikea eta dantzegaz kontauko dabe abuztu eta irailean zehar zer dan gazte batentzat lan munduan sartzea. Ugaitz Alegria aktorea egon da Bizkaia Irratian proiektuaz berba egiten.