Makina bat pedalkada emon ostean Greziatik bizikletaz urten zan Julen Nafarrate Bartzelonara heldu da. Frantziako kostaldetik egindako azken kilometroen barri emon deusku. "Donostia 2016" ekimenaren baitan egiten dabilen bidaia honetan irailaren 21ean Euskal Herrian izango dan erronka gastronomikorako osagaiak batzen dabil. Guretzat ezezagunak diran asko dakarz motxila barruan.