Gaixotasun kroniko baten azkenengo fasean izaten diran zaintzak dira honeek. Ainara Larrazabal, Gurutzetako Ospitalean etxeko ospitalizazino zerbitzuan beharrean dabilen medikua da eta gaixotasun sendaezinetan hil aurreko epe hori era duinean biziteko aholkuak emon deuskuz. Zaintzailearen zein osasun arloko profesionalen lana edota gaixoaren eskubideak zeintzuk diran nabarmendu deusku.