Getxokoa dan neska gazte honek hainbat aste emon dauz Brasilgo Joko Olinpikoetan boluntario legez. Brasildik orain dala bi egun itzuli dan Naomik azaldu deusku Joko Olinpikoetako VIPak jagotea egokitu jakola. Bere boluntarioen taldean brasildarrakaz, txinatarrakaz edo Dominikar Errepublikako gazteakaz lan egin dauela be kontau deusku.