Bilgune feministatik azaldu deuskuenez aurrerapausuak emon dira sexu erasoen kontrako burrukan azken urteotan. Jairik gehienetan protokoloak dagoz dagoeneko, eta erasoen osteko kontzentrazinoetan be gero eta jente gehiago batzen da. Dana dala, asko dago egiteko ondino, Hezkuntza arloan ez ezik bizitzako esparru guztietan.