Zortzi urtez EHUko errektore aritu ostean abenduan kargua lagako dau Iñaki Goirizelaiak eta EHUk agintari barri bat izango ei dau (hauteskundeak izango dira EHUn) urtea amaitu orduko. Hastear dagoan ikasturteari buruz, fakultadeen berrantolaketeari buruz, 8 urteetan lortutakoari buruz, irakasle batzuen aldarrikapenei buruz edota ikerkuntza zientifikoan EHUk daukan garrantziari buruz berba egin deusku errektoreak.