Politika sozialak mantentzea da PSE-Euskadiko Ezkerraren helburu nagusienetako bat, Jon Azkueren esanetan. Alderdi sozialistearen Bizkaiko zerrendan laugarren doa Azkue eta gaur Lau Haizetara irratsaioan izan dogu. Boto asmoari buruz atzo ezagutu gendun inkestearen ganean itaunduta, eurekaz inkestek ez dabela inoiz asmatzen esan deusku Azkuek eta ziur dagoala atzokoak be ez dauela asmatuko. Atzokoaren arabera sozialistek 8 legebiltzarkide lortuko leukiez, aurreko hauteskundeetan baino zortzi gitxiago.