Zornotzako Euba auzoan orain dala 60 urte Gabiriatik eta Deustotik joandako ikasleak batu ziran.
Pasinotarrek koordinetan ebezan ikastetxeetako ikasleak ziran.
1948an hasi ziran Eubako ikastetxe hori eregiteko lanak eta sei urteren ostean, 1956an, amaitu ziran. Hortik aurrera eraikin horrek 60 urte bete dauz eta etxe hori Pasinotarren ikastetxea edota San Gabriel kolegioa izan da, baita gaur egun martxan dabilen Lauaxeta Ikastola be.