Bilboko Udalak eta Deustuko unibersidadeak antolatzen daben ekimena da Technoshop. Teknologia eta dendak batzen dauazan proposamena da. Deustuko unibersidadeko diseinu industrialeko graduko ikasleek erakusleihoetarako proposamenak egiten dabez. Igaz 16 dendak eta 34 ikaslek parte hartu eben eta aurten gora egin dau partaidetzeak. Bilbao Ekintzatik Nora Sarasolak emon deuskuz azalpenak Bizkaia Irratian.