Bergaran dana dago prest aurtengo Kilometroak jairako

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2016ko urr. 1a, 11:30

Bergarako Aranzadi ikastoleak antolatu dau aurtengo jaia. Ikastetxean egin dabezan lanak ordaintzeko erabiliko dabe bihar batuko daben dirua. 

'Demasa' da aurtengo leloa. Guztira bost kilometroko ibilbidea antolatu dabe bost gunetan banatuta. Adin guztientzako egitaraua prestau dabe eta aurten barriro egin gura dabe prebentzinoaren alde. Sexu erasoen eta alkoholaren gehiegizko kontsumoaren inguruan gazteek kontzientzia hartzea gura dabe. 

Antolatzaileek Bergarara garraio publikoz hurbiltzea gomendatzen dabe. 

Osorik irakurri