Hasiera ederra

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2016ko urr. 5a, 00:00

Leioak bizirik amaitu eban joan dan denporaldia. Jaisteko arriskuan egon zan, baina eutsi egin eutsan 2. B maileari. Orain, taldea barrituta, 7 partidutan 13 puntu eskuratu ditu. Hasiera ederra leioaztarrentzat. Iker Polanco atzelariak Atetik saioan adierazi deuskunez, helburua 45 puntu lortzea da. Maileari hainbat arinen eusteko. Aitor Ramos Arenaseko aurrelariak be bide beretik jo dau. Arenasek 11 puntu daukaz. Astegoienean derbi polit bi jokatuko ditue (Leioa-Amorebieta eta Sestao-Arenas). Portugaleteren helburua galdutako mailea berreskuratzea da. Horixe aitortu deusku Aitor Etxebarriazarraga atezainak Atetik saioan.

Osorik irakurri