Kanariar Uharteetara, puntu bila

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2016ko urr. 6a, 00:00

Gernika Bizkaiak Kanariar Uharteetarako bidaia dauka astegoienean. Lehen partidua galdu eta bigarrena irabazita dagoz Mario Lopezen neskak. Kanaria Handiaren aurkakoa ez da izango erreza. Horixe adierazi deusku Naiara Diez jokalariak Bizkaia Lehian saioan. Errugbian, Gernikak lehen partidua irabazi dau. Edu Maidagan entrenatzailearen esanetan, maileari eusteko puntuak pilatzea izango da lehen helburua. Lerro Hockeyan, Metropolitanok partidu gatxa izan dau ligea hasteko. Rubiren aurka galdu dau (8-5). Asier Arponegaz egin dogu berba. Eskubaloian, Zuazo oso indartsu hasi da. Lau jardunalditan 3 partidu irabazi ditu. Ainhoa Azaola ilusinoz aurkitu dogu. Amaitzeko, Eneko Wu Sestao EDP-ko jokalariagaz egin dogu berba. Espainiako Txapelketea lortu dabe sestaotarrek. Baina aurtengoa euren urtea izan da. Dana irabazi dabe.

Osorik irakurri