"Ser Basque izan" liburuan batu dau erresistentzia baketsuaren historia Elisabete Bizkarralegorrak. Frankoren sasoiko erresistentzia baketsu hori aldarrikatu gura izan dau, egon zalako eta hurrengo belaunaldiek jakin beharra dabelako. Andrak eta abadeak egozan erresistentzia baketsuan, besteak beste, eta klandistinadadean egiten eben lan.