Getxo Arteak ezin izan dau partidurik irabazi orain arte. Laugarren jardunaldia garaipena lortzeko unea dala uste dau Andoni Saitua presidenteak. Entrenatzaile aldaketea, jokalari barriak... Saituaren esanetan, helburua seigarren geratzea da, baina horretarako irabazten hasi behar dabe. Naiara Diez Lointek Gernikako jokalaria eta Unai Azkorra Waterpolo Askartzako kapitana izan ditugu beste konbidadu biak Bizkaia Lehian saioan. Gernikak 3 garaipen lortu ditu 4 partidutan. Domekan, CREF Holaren aurka jokatuko dau. Waterpoloan, barriz, ligea hasiko dau Askartzak. Zapatuan, Caballa hartuko dau etxean.