Prest dago dana Vianan eta Lodosan aurtengo Nafarroa Oinez ospatzeko. Erentzun eta Ibaialdeko ikastolek daukie ardurea. Lehenengoz bi ikastolak alkarregaz antolatu dabe. 'Hartu, tenka, tira' lelopean egun osoko egitaraua prestau dabe lau gunetan banatuta.
Aurten Erentzun ikastolako lehenengo promozinoko ikasleak omenduko dabez. Batzen dan dirua ikastola biek daukiezan kredituei aurre egiteko izango da.