Jasone Agirre EH Bilduko legebiltzarkide barria Bizkaia Irratiko estudioetan egon da gaur. Agirrek ohartarazo dau euskal ogasunek igaz baino 500 milioi euro gitxago batu dabezala eta horren ondorio argiak murrizketa izango dirala. EAJri arduraz jokatzeko eskatu deutso EH Bilduk. Jasone Agirre. Legegintzaldi barrian erabagiteko eskubidean edo arlo sozialean aurrera egiteko akorduetan EH Bildu beharrezko indarra izango dala berretsi dau Agirrek. Bestalde Gasteizko ganbareko mahaia eratzerako orduan alderdi gehienak ordezkatuta egongo dirala nabarmendu dau Jasone Agirrek.