Txiki Muñoz (ELA): "Kaleratzeagaitiko kalteordainen parekatzea injustizia baten amaierea da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2016ko urr. 19a, 00:00

Kaleratu barri daben aldi baterako behargin bati 20 eguneko kalteordaina onartu deutso EAEko Auzitegi Nagusiak lehenengoz. Orain arte aldi baterakoek 12 egunekoa baino ez eben jasoten ta orain Europatik heldutako aholkuei jarraituta 20 egunekoa (behargin finkoek beste) jasoten hasiko ei dira. ELA sindikatuko idazkari nagusia, Txiki Muñoz, geurean euki dogu eta epai honen inguruko balorazino positiboa egin dau. Lan istripuez bestalde adierazo dau Bizkaian izandako azken 3 lan istripuek erakusten dabela prekariedadea dala laneko ezbeharren eragile nagusia. EJ barriaz, Aieteko barikuko hitzorduaz eta bestelako batzuez be berba egin dogu beragaz.

Osorik irakurri