Barakaldok denporaldi itzela egin eban joan zana. Aurten, hainbat jokalari barrigaz, taldea aldatuta dago. Xabi Etxebarria atzelariak adierazi deuskunez, partidurik partidu joan behar da. Sailkapenean, zazpigarren dagoz bederatzi jardunaldi jokatuta (11 puntu). Datorren jardunaldian Navalcarnero hartuko dabe Lasesarren. Amorebietak denporaldi hasiera gogorra izan dau. Sailkapenaren zulotik urten dau, eta 13. tokian dagoz azulak. Koldo Obieta aurrelariagaz be izan gara Atetik saioan. Rayo Majadahonda izango dabe aurkari astegoienean. Hirugarren mailan, Portu eta Culturala dabilz ondoen bizkaitarren artean. Durangarrek 2-4 irabazi deutsie Deusturi. Aitor Bilbao aurrelariak azaldu deuskunez, kalidadean gora egin dau, aurten, taldeak. Baskonia hartuko dabe Tabiran.