Zemendiaren 13an egingo dira kanpotik etorritakoen eta bertokoen arteko bazkariak Getxon eta beste leku batzuetan, Bizilagunak izenpean. Alkar ezagutzeko ekimena da izatez, joan dan urte batzuetan egiten dana. Gero eta jente gehiago animetan da, eta oso baliokoak dira bazkariok alkarren barri eukiteko.