Horixe esan deusku Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak. Azken inkesta soziolinguistikoak erakusten dauela ezagutzeak, erabilereak eta euskerearen aldeko jarrereak gora egin dauela. Ondorioz euskera kontuetan aurrerapausuak emoteko orube ezin hobea prest dagoala. Euskerearen normalizazinoan epe zehatzak ipinten hasi behar dala be nabarmendu dau.