Seigarren Inkesta Soziolinguistikoaren ondorioak aztertu ditugu Esti Amorrortu Linguistikako Doktore eta Deustuko Unibertsidadeko Euskal Gaietako lantaldeko kideagaz eta Ibon Manterola Linguistikako Doktore eta EHUko ELEBILAB taldeko ikertzaileagaz. Etxe barruko transmisinoa lehendik euskaldun diran gurasoen aldetik ez ezik, euskerea gerora ikasi dabenen eskutik be gaur egun egiten dala nabarmendu dabe, eta hori aintzat hartzekoa dala. Herri euskaldunetan gaztelaniak gora egin izanaren arrazoiei dagokienez zera azaldu deuskue, euskaldunek ez dabela euskera gitxiago egiten, baina herri horreetara euskeraz ez dakian jentea joan dala bizi izaten.