Hasiera gogorra

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2016ko urr. 26a, 00:00

Gernikak, Sestaok eta Zamudiok hasiera gogorra izan dabe 2.B mailan. Jaisteko tokietan sartuta dagoz hirurak. Zortzina puntu daukiez Gernikak eta Sestaok, eta bost Zamudiok. Xabier Otiñano Gernikako atzelariak esan deuskunez, taldeak defentsan hobetu behar dau. Gol asko hartu ditue. Zamudiok lehen urtea dau mailan. Apurka taldea egin egin behar dala adierazi deusku Mikel De Gregorio erdilariak. Gernikak Rayo Majadahondaren aurka jokatuko dau Urbietan. Zamudio Zubietara doa Real B-ren aurka lehiatzeko. Atetik saioan Ivan Urbano be izan dogu konbidadu. Balmasedako entrenatzaileak onartu dau kanpoko partiduetan hobetu behar dabela. Enkarterrikoak 7. dagoz sailkapenean. Datorren jardunaldian Baskonia izango dabe aurkari, Basaurin.

Osorik irakurri