Medicus Mundi Bizkaiagaz bertara osterea egin dabe osasun, hezkuntza, feminismo eta abarreko pertsona batzuk, emakumeen eskubideak bertan zelan dagozan jakiteko. Antza danez eztabaida feministak hemengoen antzekoak dira, asko behintzat emakumeen gorputzagaz zerikusia dabenak. Dana dala, bertan indarkeria matxistearen eragina bortitzagoa da: iaz 800 emakume hil zituen. Feminizidioari aurre egiteko lege ona ei daukie, baina betearazteko baliabide nahikorik ez.