Beste bat...

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2016ko urr. 28a, 00:00

Lointek Gernika Bizkaiak beste garaipen bat gura dau Campus Prometeren aurka. Behin Perfumerias Avenida liderra gainditu eta gero, ez dau gura gelditu. Naiara Diez kapitana konbidau dogu Bizkaia Lehian saiora. Saskibaloi egokituan Bilbo BSR-k bidaia luzea dauka Malagara. Asier Garcia eta taldekideak lehen partidua irabazita dagoz ligan. Errugbian, Getxok txarto hasi dau denporaldia. Unai Aranguren jokalariak aitortu deusku taldea egiteko dagoela. Quesosen aurka jokatuko dau Valladoliden. Waterpoloan Askartzak Tres Cantos izango dau aurkari. Kanpoko partiduak gogor egiten jakez leioaztarrei. Izan be, talde oso gaztea daukie. Mikel Flabiano beteranoa itxaropentsu topau dogu. Domekan, Emakumeen Taldekako Itsas Milia korriduko dabe Bilbon. Jon Garro Bizkaialde fundazinoako dinamizatzaieak esan deuskunez, jaia izango da Bizkaialdeko klub, babesle eta laguntzaile guztientzat. Baita Bizkaia Irratiarentzat be.

Osorik irakurri