Eusko Jaurlaritzak gazteek egiten daben gizarte sareen erabilerearen ganeko azterlana egin dau. Ondorioetarikoa da ia guztiek erabilten dituela, erabilerea ia ehunetik ehunekoa da gazteen artean. Batez be euren arteko harremanerako, baina baita ziberaktibismorako be: gizarte sareetan eztaibaidak zabaltzeko edota salaketak egiteko.