Josu Unanue (EH Bildu): "2017rako aurrekontuak osotzean gauzak txarto egin dira"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2016ko aza. 3a, 00:00

Bizkaiko Batzar Nagusietako EH Bilduko ordezkaria dan Josu Unanuek Aldundiari diru batzea modu okerrean aurreikusi izana leporatu deutso. Aurrekontuek Aldundiaren proiektu batzutan murrizketak eragingo dabezala ziurtau dau Unanuek nahiz eta ondino horreen barri zehatzik ez egon. Bestalde indarrean dagoan nagusien egoitzetako huelgea auzi pribadua baino auzi publikoa dala adierazo dau EH Bilduko ordezkariak. Juan Mari Aburtok Bilbon sortu gura dauen Bakerako Foroan EH Bilduk parte hartuko leukela esan dau Unanuek eta Karrantzako Minden epaiketaz galdetuta galdu diran 10 milioi euroak nabarmendu dauz Bilduko batzar kideak.

Osorik irakurri