Gero eta gatxagao

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2016ko aza. 4a, 00:00

Lointek Gernika Bizkaiak partidu bakarra galdu dau. Perfumerias Avenidari irabazi eutsan lider zala. Campus Promete aurkari zuzena be gainditu egin dau. Eta, orain, beste lider bat izango dau aurrez aurre. Girona partidu guztiak irabazita dago. Gero eta gatxago dala emoten dau, baina gernikarrak prest dagoz beste garaipen bat lortzeko. Izaskun Garcia antolatzaileagaz egin dogu berba. Oso pozik dagoz orain arte egindakoagaz, baina gehiago nahi dabe. Horixe esan deusku Bizkaia Lehian saioan. Jon Mikel Aboitiz (Gernika Rugby), Maialen Agirregomezkorta (Zuazo), Leire Sarasola (Leioa) eta Asier Arpon (Metropolitano) iza ditugu beste konbidaduak.

Osorik irakurri