Yoshinori Ohsumi zientzialari japoniarrak jasoko dau aurtengo Medikuntza Nobela. Autofagiaren inguruan edo gorputzaren biriziklapen sistemearen inguruan egindako ikerketeak emon deutso saria. Eta ikerketearen ingurukoak hobeto ulertzeko Azkuna Zentroak berbaldia eratu dau Zientziateka ekimenaren barruan. Aintzane Apraizek, EHUko biologoak, emongo dauz autofagiaren ganeko azalpenak.
Azkuna Zentroko Bastida aretoan jarri dabe hitzordua martitzenerako, zemendiaren 8rako. 19etan hasiko da berbaldia baina gurean dagoeneko Aintzane Apraizek, azaldu deusku zelan birziklatzen daben zelulek.