Horixe esan deuskue Ikerbasque-etik. Dagoeneko 200 inguru erakartea lortu dabe, atzerrira ikasten eta lanean joandakoak batzuk eta atzerritarrak beste batzuk. Unibertsidadeen ikerketa lerroak zeintzuk diran jakin ostean egiten dira deialdiak, eta ondoren aukeraketea. Euskadin ondo gabilz industria arloko ikerketan, eta hobetu beharra daukagu osasun zientzietan.