Caritasera laguntza bila doazenek denpora gehiago behar dabe gaur egun egoerea bideratzeko eta dagozan egoearik urteteko.Laneratzea arazo handia da, ez dagoalako edota dagoana be behin-behinekoa izaten dalako. Laguntzea hartzen dabenetariko asko umedun familiak dira, gaur egun bertokoak kanpotik etorritakoak baino gehiago. Eta kontuan hartzekoa da kalean bizi diran emakumeen egoerea be, gogorra dalako.