Pisuz arinagoak izango diran kotxeak egiteko material barrien inguruan berbetan dabilz AIC Automotive-en Zornotzako egoitzan. Sei herritako adituak batu dira. Gaur egun altzairua erabilten da gehienbat, aurrerantzean altzairuaren aleazino barriak, aluminioa eta bestelakoak erabilteko modua egongo da. Kotxe arinagoek gas kutsakor gitxiago isurtzea be ekarriko dabe.