Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak esan deusku ertzaintzaren datuek hori erakusten dabela. Kontrakoa emoten badau be kasuak gitxitu egin dirala, baina orain lehen baino gehiago salatzen dala. Hedabideetan be oihartzun handiagoa eukiten dabe kasuek eta jenteak gehiago urteten dau kalera. Bestalde, emakumeen kontrako jarrerea erakutsi eta mezu misoginoak zabaldu ostean Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidente aukeratu izana larritzat jo dau.