Leioak denporaldi hasiera itzela daroa. Laugarren tokian dago sailkapenean, Toldedo liderrari (2-1) irabazi eta gero. Erik Polanco jokalariak dino taldeak burua argi daukala. Helburu nagusia maileari eustea dala adierazi deusku Atetik saioan. Xabi Galan (Barakaldo) eta Igor Ispizua (Bermeo) izan ditugu beste konbidadu biak. Datorren jardunaldian Leioak Socuellamos izango dau aurkari. Barakaldok, Real Union. Eta Bermeok Getxoren aurka jokatuko dau. Sailkapena erdian dagoz bermeotarrak, 3. mailan.