Prosetecnisa Zuazok atzean itxi dau partidu biko aldi txarra. Porriñori irabazi eutsan atzo (26-19). Garaipenak indartuta doaz, orain, Suediara. Europako Txapelketako kanporaketea jokatu behar dabe zapatuan. Emaitza ona lortzea da helburua. Maialen Agirregomezkorta jokalariak esan deuskunez, bizirik itzuli gura dabe Lasesarrera. Garaipenak indarra emon deutso Getxo Arteari be. Lehenengoa dau aurten. Cajasoli irabazi eta gero, Hernani izango dabe aurkari Unai Arangurenek eta taldekideek. Saskibaloian, Lointek Gernikak beste partidu garrantzitsu bat dauka Malosten (Zapatua, 18:30). Naiara Diezek onartu dau Gironaren aurka ez ebela joko ona egin. Zapatuan irabazi egin behar dabeEmbutidos Pajarielen aurka.