Derbi gogorra, Urritxen

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2016ko aza. 16a, 00:00

Amorebietak eta Barakaldok neurtuko dabe indarra, Urritxen (Zapatua, 17:00). Jon Orbebozo azulen aurrelaria da gaur egun, baina talde bietan ibilia da. Gol gitxiko derbia izango dala uste dau. Derbi gogorra. Amorebieta jaisteko tokietan dago (15 puntu), Barakaldo sailkapenaren erdian (21 puntu), eta Arenas hirugarren (24). Aitor Ramos Arenaseko aurrelariak onartu deusku bardintasun handia dagoela. Getxoztarrek, Real B-ren aurka jokatuko dabe Zubietan. Hirugarren mailan, arabarrak dira nagusi. Alaves B eta Vitoria dagoz lehen toki bietan. Ander Laka Ondarroako Aurrerako atzelariagaz jorratu dogu jardunaldia, Atetik saioan.

Osorik irakurri