HIRU sindikatuko Victor Galarzak esan deusku arazo ugari daukiela gaur egun, eta batez be lege egokien babesa behar dabela. Sektorean sartu-urtena egitea arautu barik dago. HIRUkoek uste dabe formazinoren bat beharko litzatekeela sektorean beharrean hasteko, eta jubilazino edadea gehienez 60 urtean ipiniko leukie. Kooperatiba faltsuak sortzen dirala, dumping soziala dagoala eta sektoreko beharginen bataz-besteko adina goraka doala esan deusku. Arazo honeei aurre egiteko erakundeen inplikazinoa beharrezkotzat joten dabe, garrantzi handiko sektorea dalako.