Prosetecnisa Zuazok dana emoten urtengo dau Lasesarren (Zapatua, 18:30). Horixe agindu dau Ainhoa Azaola jokalariak Bizkaia Lehian saioan. Challenge Cupeko kanporaketea gainditzea da helburua. Barakaldarrek 31-25 galdu eben joanekoan, eta aldats gora daukie kanporaketea. Lasesarre betetea izango da kakoetariko bat. Beste bat, nasai urtetea eta akatsik ez egitea. Horixe nabarmendu dau Azaolak. Eduardo Maidagan (Gernika Rugby), Iñigo Postigo (Metropolitano) eta Mikel Flabiano (Askartza) izan ditugu beste konbidaduak.