Ellacuria Fundazinoak bere hamargarren urteurrena ospatuko dau gaur

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2016ko aza. 19a, 11:30

2006. urtean hasi eban bere bidea Ellacuria Fundazinoak. Munduko beste herrialde batzutatik gurera heltzen ziranei laguntzeko asmoz jaio zan. Ordutik hainbat proiektu jarri dabez martxan gazteei, emakumeei zein erakunde desbardinei laguntzeko. Igaz ia 2.000 pertsonari lagundu eutsen. 

Ellacuria Fundazinoaren hamargarren urteurrena ospatzeko eguaztenean berbaldi bat euki eben baina gaur arratsaldean, 18etan, egingo dabe ekitaldi nagusiena. 

Osorik irakurri