Bizkaiko bospasei udalek onargarriak diran zorrak baino zor handiagoak daukiez. Ibone Bengoetxea BFAko admisnitrazino publikorako diputadua gure estudioetan egon da gaur eta udalen zorpetzeaz berba egin deusku. Aldundiko ogasun sailak egindako diru batzea uste baino txikiagoa izanda aurton Bizkaiko udal gehienek Udalkutxari dirua itzuli beharko deutse. Egoera honek udalei eragingo deutsenaz honakoa azaldu deusku Ibone Bengoetxeak.