Europako Hizkuntza Gitxituen Foroa aurten Donostian egingo da Donostia 2016 kultura uriburutzaren babesean. Euskal Herrira Europa osoko ordezkariak etorriko dira abenduaren 15ean eta 16an Kursaalen egingo dan biltzarrera. Europan euskera ez eze, 90 hizkuntza gitxitu inguru dagoz: galegoa, bretoiera, korsikera, frisiera, okzitaniera, laponiera edo beste asko. UNESCO be badago kongresua antolatzen eta UNESCO Etxeko ordezkaria dan Ane Ortega konbidau dogu geurera. Ane Ortegak besteak beste Europako mendebaldeko edo ekialdeko hizkuntza gitxituen arteko aldeak azaldu deuskuz.