Gernikak 3 garaipen lortu ditu jarraian. Jaisteko tokietatik urten dau, eta gora bidean da. Azken partidua Bilbao Athleticen aurka irabazi dau Urbietan(1-0). Ibon Enziondo erdilariak onartu dau, liga oso gogorra dala aurtengoa, eta gogor segidu behar dabela lanean. Datorren jardunaldian Barakaldo izango dabe aurkari. Jon Etxaburu Sestaoko aurrelaria izan dogu Atetik saioko bigarren konbidadua. River jaisteko tokietan dago. Gainera, Zamudio eta biak atzera geratu dira 9 eta 7 puntugaz. Riverrek Amorebieta hartuko dau Las Llanasen. Derbi garrantzitsua datoz astegoien honetan.