Aukera hori ikusten dau Ezker Anitzako Xabier Jimenezek. Berak dino legebiltzarrean ezkerreko indarrak dirala nagusi, eta gehiengorik ez ez daukan gobernuan eragiteko aukerea dagoala. Horretarako baina, sozialistak ezkerrean kokatzea ezinbestekoa dala. Eusko Jaurlaritza barria lehengoaren jarraipena izango dala uste dau.