Partidu bakarra irabazita dago Getxo Artea, eta puntu beharrizan handia dauka. Zapatuan (17:00), Complutense hartuko dau etxean. Iker Lavin lehen lerrokoaren eretxian, aurrelarien lana garrantzitsua izango da. Lointek Gernika Bizkaia lehiaketara itzuliko da saskibaloian. Cadi La Seu aurkari zuzena dabela gogoratu eragin deusku Naiara Diez kapitanak. Prosetecnisa Zuazok ezin izan dau ametsetan segidu. Europatik kanpora geratu da, nahita itzulikoan 21-20 irabaz Hoor-i. Waterpoloan Leioak 3 garaipen lortu ditu jarraian. Laugarrenaren bila doaz Boadillaren aurka. Virginia Cobo jokalaria izan dogu azken konbidadua Bizkaia Lehian saioan.