Emakumeenganako tratu txar kasu guztietan salaketea aurkeztea ez da biderik egokiena, gaur biktima batek esan deuskunez. Bere kasua kontau deusku Ziortza Linaresek. Hogei urte inguru egin zituan bere senarragaz, eta tratu txarren ondorioz hiru semeekin etxetik alde eta salaketea aurkeztea erabagi eban. Harrezkero babes eza askotan sentidu dauela dino, gizarte zerbitzuetan beti ez dala ulertua sentidu, eta umeak kentzearen mehatxua be entzun behar izan dauela besteak beste. Bien bitartean senarraren jazarpena ez da eten. Salaketea aurkeztu osteko prozesua berarentzat oso gogorra izan dala dino, eta horregaitik uste kasu guztietarako ez dauela balio salaketeak. Bea Ilardia abogaduak be hori holan dala baieztau deusku, eta kasurik kasu aztertu behar dala salaketea aurkeztea komeni dan ala ez.